Jatekoa
- 2014
- MUXIKA
Hamalau urtegaz-edo itxi eutsan eskolareari. Gero errosariora joan, eta gero jantzan; gazterik. Lehenengotan adi egoten ziran, eta gero norbera be hasteko ganeagaz. Pitinka-pitinka joan ziran sartzen.
Lehenengo neskak neskatara ibilten ziran, eta gero etorten ziran mutilak, mesedez eginda. Gustukoak ez ziranei kalabazak emoten eutseezan eta eskapau egiten ziran karran. Tranpak egiten eutseezan; gura ez eben mutilei eskapau.
Lekukoa eta bere neska-laguna etxera joiazala, gizona izango ebana eta haren laguna euren atzetik joaten jakezan.
Informer: Dionisia Bustinza
Foundations: Zamudioko Udala and Labayru Fundazioa