Olenan arrazionamentua
- 2018
- GATIKA
Aitita-amamek kontetan deuskuenaren arabera, jentilei esker lortu genduan garia euskaldunok. Holantxe dino ipuin honek: Martintxo mendian bizi zan eta txara artean ezkutauta jentilak bijiletan ibilten zan. Jentilek garia eukien, eta erein eta landuta ostean, gari-joteak egiten ebezan. Behinola baten, horretan ebilzala, Martintxo, aitaren abarka handi batzuk jantzi eta eurengana joan zan. Jentilak Martintxo han egoala konturatu ziranean atoan bialdu eben handik kanpora, baina ordurako Martintxoren abarkak gariz beteta egozan. Auzora itzuli zanean eurak be garia erein eben.
Informer: Juanita Bastida
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Berrizko udala