Hierba Cuenta
- 2009
- KARRANTZA
Mantzanilea tripetako minak kentzeko erabilten zan. Ekain inguruan batzen eben landetan, basoan be egoten zan. Batu, sikatu eta gorde egiten eben. Papel edo trapu bat ipini azpian, zaba-zabal ipini eta denpora mordotxu behar eban sikatzeko. Usaina botaten hasten zanean gordeteko listo egoan. Orain kristalezko poteetan gordeten dabe eta urte guztirako eukiten dabe.
Mantzanilea hartzeko, lehenengo ura irakitan ipini, egosi, eta gero apur baten tapauta euki. Irazi, azukera apur bat bota ―mantzanilea mingotsa izaten dalako― eta hartu.
Informer: Hilario Alkorta
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Berrizko udala