Orduko erromeriak
- 2019
- BAKIO
Lehenengo-lehenengo Kortezubiko lagun batek emon eutsazan amari mailuki-landarak, eta gero etxean hartzen eben. Mailukiak, sasiak lez, erramak emoten dauz eta landareak urteten dau. Zuri interesetan jatzun landarea atera eta beste guztia garbitu egiten da. Urrian ipinten ziran eta maiatz inguruan hasten zan emoten. Mailuki asko eta ederrak eukiten ebezan. Domeka arratsaldean Bakiora joaten baziran, Eneperin erakutsi, eta ikusita bakarrik hartu egiten eutseezan. San Antonio egunean Urkiolara mailukiak eroanda dago, han saltzeko.
Informer: Mari Angeles Zenigaonaindia