Berrizko auzoak
- 2010
- BERRIZ
Lehen umeak bere lutuz jazten ziran. Hil dana aita edo ama izan ezkero, urte bi izaten zan lutua; nebea edo ahizteagaitik, urtebete; amama edo aitita baziran, sei hilebete; eta lehengusuakaitik, hiru hilebete. Batagaitik dala, besteagaitik dala, amak edaderik onenak baltzik jantzita pasau ebazan. Amak jake bat euki eban azul elektrikoa lunar zuriakaz. Baten, mezara joateko ha eta kolorezko galtzerdiak jantzi ebazanean, aitak ez eban gura izan beragaz mezara joan, ez eroalako lutuzko erroparik.
Author: Labayru Fundazioa
Informer: Mari Agirre
Foundation: Labayru Fundazioa