Katea eta Krispiñena auzuneak
- 2012
- AMOREBIETA-ETXANO
Artaunetik eta Afrikara kanbio itzela igarri eban. Berak itsasoa Aramendi puntara ardiakaz joaten zanean ikusten eban. Gernikaraino, marea goian egoten zanean: ―Aiko han itsasoa, esaten eutseen alkarreri. Afrikara soldadu joan zanean, hogeta bat urtegaz, itsasoa urrinetik ikusi barik joan zan. Bilbora be biaje bat egin barik joan zan soldadu, sorteoa euki ebenean baino ez. Auzoan zazpi kinto egon ziran eta neskatxia, bakarra. Berari Sagarna abizena eukanez, Afrikara tokau jakon, Tangerrera. Algezirasera ailegau ziranean hantxe ikusi eben itsasoa lehenengokoz. Egun guztietan ibilten zan Paloma izeneko korreoan joan ziran Tangerrera.
Informer: Antonio Sagarna
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa