Belgikan pensionaduan
- 2014
- BILBAO
1961ean, Las Arenas-Bilbao trofeoa berak irabazi eban. Hiru urtean ibili zan korrika. Handik bizimodurik ez egoanez, hobby modura baino ez eban egiten, eta apurka-apurka itxi egin eutsan. Lasterketak irabazten ebezanean ez eutseen dirurik emoten. Akorduan dauka, orain 59 urte Lezaman egin zan karrera baten, 400 pezeta eta coca-cola bat emon eutsiezala. Etxeko aberatsa esaten eutsien familiakoek, burlazar. Orain be badaukaz orduko untzezko zapatilak etxean.
Informer: Jose Antonio Dañobeitia