• 2014
  • BILBAO
Return

Kofradiako kide izateko errazoiak

 

Kofradiako kide izateko errazoiak ugariak dira. Asko eta asko joaten dira euren gurasoak izan diralako kofradia batekoak edo bestekoak. Batzuetan gertatzen da gurasoak izatea kofradia batekoak eta seme-alabak beste batekoak. Beste errazoi bat izaten da lagunen bat kofradia batekoa izatea. Gazteen artean koadrilakoren bat kofradia batekoa egiten bada, besteak be egiten dira, gazteen artean taldeak indar handia daukalako. Beste sektore bat da sinismenagaitik joaten dana; hau da, badago jentea sinisduna dana, eta gura dauana Garizuman otoitz egin −kristauek beti egin behar dabe otoitz, baina Garizuma eskakizun handiagoa dago−.

Modu askotara egin daiteke hau, eta modu polit bat da kofradia baten kide izan, prozesinoetan atera eta norberaren sinismen hori adierazotea, norberak eta Jaungoikoak bakarrik jakinda. Bide batez dino aurpegiak ez ikusteak badaukala zentzua. Ebanjelioan irakurten dan moduan, nork jakin behar dau norberak egiten dauana? Bada, Jaungoikoak eta norberak. Jentearen aurrean esaten danak edo egiten danak balio guztia galdu egiten dau. Eta jente askok uste dau hori izan daitekeela kristauak izan ezkero, modu bat kristautasuna jentearen aurrean agertzeko.

 

Informer: Jose Andrés Etxebarria

Foundations: Bilboko Udala and Labayru Fundazioa