Familia bisitan
- 2012
- MUNGIA
Lehenago Karmen jaietan banda onak etorten ziran, Bilboko “La Salve” bandea… Markinan lehenago bandea egoan, baina erreforzetako askoz gehiago ekarten zituen, eta bandan 15 baegozan, 30-40 be igual izango ziran. Hareei laguntzeko etorten ziran. Lehenago ezpata-dantzak eta izaten ziran. Jente asko etorten zan Markinara. Gero gauean erromeria ederra egoten zan, eta arratsaldean be bai. Dultzaineruak ekarten zituen bandeari laguntzeko. Urte baten “Los Pomposos” be ekarri zituen. Haxe gustau zan asko gazteentzat.
Informer: Lorenza Elorza
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa