Auzotasuna
- 2012
- MENDEXA
Kaikua oso asmaketa bitxia da. Helduleku puntatik hartu ezkero, oreka-orekan mantentzen da, goitik beherako oreka eta alborako oreka perfektua da. Heldulekua barrurantz dauka, ze kanpoaldean euki ezkero, eutsi egin beharko litxakio.
Ardiak batzeko erabilten zan. Ardia atzetik batu behar izaten da eta kaikua hankartean hartu. Ardiari lepotik heltzen jako esku bategaz, eta beste eskuagaz batu egiten da, atzetik.
Informer: Jesus Eguzkiza