• 2014
  • ZAMUDIO
Return

Jantzan egiteagaitik pagau egin behar

 

Erromerietan jotea eta agarradua, pasodoblea-eta, egiten ziran jantzan; soltuak gero urten eban. Orduan Zamudion domeka guztietan egoan erromeria. Bateria eta soinua egoten ziran, besterik ez. Persona bat egoten zan tikea kobretan. Ez jotea, baina agarradua jantzan ibilten zinanean, Txantxino etorten zan eta tikea ipinten eutsen. Mutilak zuhur ibilten ziran eta neskeari baino gehiago hari aditzen eutsien, eta etorrenean, soltau pagau ezteko.

Erromeri ona egiten zan domeketan, ze Bilbora trena egon zanez, Begoñatik eta Santutxutik txistuakaz eta tanbolinakaz koadrilak etorten ziran, kaikuakaz eta abarkakaz oinez San Antolinetik behera, eta kriston juergea armetan eben. Gero, 21:25ean, trena eukiten eben; tren berezia be egoten zan, ze bat gitxi izaten zan askotan. Tren bi egoten ziran 21:30 inguruan Bilbora. Plazan jente oso asko egoten zan.

 

Informers: Jose Luis Aurrekoetxea and Juan Mari Lekerika

Foundations: Zamudioko Udala and Labayru Fundazioa