• 2020
  • MALLABIA
Return

Harririk gustukoena

 

Harririk gustukoenak zilindroa eta bolea dauz berak. Kubikoagaz markak egiten hasi zanean, bardin eutsan batak zein besteak, baina lehenengotan, kubikoari gorrotoa eutsan. Zilindroagaz eta kubikoagaz itzelezko aldea atera deutso berak bigarrenari sarritan, baina kubikoagaz bigarrenak eta hirugarrenak bera irabazi. Gernikan, adibidez, 125ekoa bost minutuan 49 bider altzau eban eta bigarrenak 40 egin ebazan. 125eko bolea berak 26 bider, besteak 20; eta kubikoa berak 23 eta besteak 25. Kubikoagaz desastrea ei zan hasieran, baina gero ekin eta ekin, bardin eutsan bata zein bestea. Harri bakotxagaz gorputzeko muskulu bat lantzen ei da, batek garri-lana egiten dau gehiago, besteak besoa, besteak hankak

 

Informer: Jose Antonio Gisasola "Zelai"