Durangon bazkalduta
- 2010
- DIMA
Errotea bakar-bakarrik dago Zornotzako partean, muga-mugan aurretik errekeak ebagiten deutso: andaparea bere partean, konportea, etab. Ibarraren errotea. Behean ez dago besterik, hortxe hasten dira beheko etxeak. Alberdinetik gora Zugatzak, Krispiñena, Katea eta gero Erdikoerrota ―errotak goian eta behean egoten ziran eta―.
Oraintsu arte martxan egon da hori. Goiko eta Bekoerrotak ez dagoz. Bekoerrota, panaderia zana, euren etxerako buzoietan hartzen dan parean, behekaldean, baina ha lehenago Durango zan eta orain Iurreta, errekearen handik aldetik dago eta. Eta han goian dagoana, Goikoerrota, San Markorantza dagoana, ha be Zornotza da. Orain itxita dago, akabauta, etxea huts-hutsik dago. Zornotzako Zabalena-edo izan behar ei dau.
Informer: Serafin Zamalloa
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa