Isil-isilik
- 2014
- MUNGIA
Lo egiteko, kamaiña-subila esaten jakon egurra trabes ipinten zan sutondoaren ondoan, eta ha zatia ginarreagaz beteten zan. Ginarreak txikia izan behar dau. Atxurragaz ebagi, eta zuztarra beherantza dauela estututa ipini behar da. Zenbat eta estuago ipini, gogorrago paretan da. Ginarreak 15 bat urte aguantetan dauz kanbiau barik. Bi-hiru lagunentzako lekua egoten zan lo egiteko.
Informer: Santiago Canales