• 2012
  • MUNGIA
Return

Gernika bonbardeu osteko egunean etxetik urt

 

Apirilean urten eben eurek etxetik, Gernikako bonbardeoa eta hurrengo egunean. Egun haretan lekukoa eta aita ganaduakaz soloa labretan ebilzan, eta abioi txikerra, Alcahuetea, ikusten eben bueltaka eta bueltaka. Ha abioi txikerra joan zanean, hirunaka agertu ziran beste abioiak, hiru era batera. Gernikan bonbak botaten hasi ziran: zaratea eta infernua! Gauez bere argituta egon zan zerua, dana sutan egoalako.

Hurrengo goizean, jentea, handik eskapan, etxera etorri jaken. Amak hiru edo lau gizoni emon eutsen armozua: taloa eta esnea. Hareek gizonak joan eta bi-hiru ordura joateko agindua jaso eben eurek bere. Orduan, gurdira kargau ebezan trasterik inportanteenak eta inguruak: batzuk gurdira buztaturta eta beste batzuk gurdiaren atzean amarrauta; eta eurak atzetik oinez. Noraezean urten eben etxetik.

 

Informer: Bingen Etxebarria

Foundations: Mungia Udala and Labayru Fundazioa

Related Videos