Kanposantu zaharra
- 2011
- BEDIA
Euren etxeak ez eban gaztainarik euki. Montolan etxe batek eukazan gaztainak. Han errekearen ondoan egoan basotxu bat eta gaztaina-zepak egozan han. Aitak erosten eutsazan 3 arbola edo 4 tantora. Ha dana beretzat. Lurra ez, arbolea, gainean eukan frutua. Kakoagaz erasten ziran hareek, gurtolan kargau, etxe-atzean bota eta azpigarriagaz tapetan ziran. Eta gero, behar ziranean han egoten ziran gaztainak fresko-freskotan. Gaztainea oskol eta guzti gordeten zan eta azpigarri piloagaz tapau. Eta behar ziranean, joan batzen eta fresko egoten ziran hareek. Ez ziran usteltzen. Gaztainak tanbolinean be erreten ebezan. Eta holantxe, holakoxe zerak egiten ebezan, danetarako denporea egoten zoan eta.
Informer: Bernardo Arejita
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa