• 2012
  • MUNGIA
Return

Gaztaia egiteko legarra

 

Gaztaia egiteko, balde zabal handi batzuk euki ebazan ama difuntuak. Gaztaia ardiaren esneagaz egiten eben. Aitak esneak erasten ebazanean, hotzitu baino lehen, epeletan, legarra botaten eutsan, hobeto hartzen eban eta. Orain boteak dagoz eta erosi egiten da legarra; baina, lehen, esneko arkumeari zeozer kentzen eutsien, ez da akordetan zer, legarra egiteko. Arkumea hilten ebenean, ha ixten eben sikatzen legarra aterateko. Bedarrik hartu bako arkumeak izan behar eban. Porzelanazko tanka baten ipinten eben, urtu eta esneari botaten eutsien, eta erein-erein egiten jakon.

 

Informer: Pantxike Elgezabal

Foundations: Mungia Udala and Labayru Fundazioa