Garia, jeneralean, saldu egiten eben, baina errotara bere zeozer eroaten eben etxean artopil batzuk egiteko edo. Gerraostean, gainera, garia entregau behar izaten eben; baita indabea eta artoa bere. Aiuntamentuan junta bat ipini eta hareek hartzen eben jenero guztia. Eurak esaten eutsien bakotxari zenbat entregau; bakotxak eukan terrenoen arabera, hainbeste entregau behar izaten zan, urtean baten, oktubre-nobienbre inguruan.
Informer: Domingo Ateka
Foundations: Mungia Udala and Labayru Fundazioa