Hartu-emon estua eskolako lagunakaz
- 2014
- BILBAO
Garia eskuz joten zan. Atartean harri-losa piloa ipini eta hareen kontra joten zan. Eurak gazteak eskutak harrietara eroaten ebezan. Ondo sikatuta egon behar eban. Badaezpadako denporeagaz garia umel egoten zan eta tente ipinten zan horma eskinan sikatzeko; garaua hobeto soltau eiten sikatzeko, eta gero arratsaldean sikatzen ziranean jo. Behar txarra zan, hauts asko altzetan zan-eta. Beroagaz egin behar izaten zan.
Hiru-lau etxe juntau eta lantzean batenak joten ziran. Jotea amaitzen zanean geratzen ziran agotza eta txiboa-eta makina baten garbitzen ziran gauean.
Gari-jote guztiak amaitzen ziranean, galapaie egiten zan.
Informer: Mateo Urien
Foundations: Labayru Fundazioa and Berrizko udala