Buztarriko mantea ardi-lanaz eginda
- 2008
- MARURI-JATABE
San Juan inguruan garia ebagiten hasten ziran; eskutak estu eta metak egiten ziran ─zeinda Egiptoko piramideak lakoak, baina txikerragoak─. Garia han gordeten zan eta hantxe egiten zan heldu-akabau. Baserriko beharrak santuakaz doaz lotuta. San Kristobal, eta Karmenetan, julio erdian, gari-joten ibilten ziran. Garia, eskuz, harri-losa batzuen gainean jotea ezagutu dau; garandu egiten zan garia. Geroagoan makina bat agertu zan eta harek behar asko kendu eutsen. Makineak garia jo eta ondo ixten eban. Gero beste makina bat agertu zan galbotea, gariaren forroa, kentzeko. Harek haizeagaz egiten eban garbitu. Galbotea albo batera eta garia bestera eroaten eban. Horreek gauzak egiten ziran bitartean, artoa jorratu, bedarra sikatu eta ortuko beste behar batzuk egiten ziran; holan pasetan eben udea.
Informer: Maribel Gorostizagoiza