• 2012
  • MUNGIA
Return

Gabonetan jatekoak

 

Gabon-gauean makailaoa etxeko piper lodiakaz jaten eben. Piper lodiak botiletan kontserbetan ebezan. Amak ondo gazatzen eban makailaoa. Gabon-madariak bere eukiten ebezan: madaria egosi eta azukereagaz almibarra, almimerea, egiten eben. Aurretik azea jaten eben, eta aurreratxuago koliflora. Armintzan arrain ona egoten zan, eta arraina bere jaten eben. Gabonzaharretarako artxotxua eukiten eben, brasan eginda. Karakolak bere ipinten ebezan; ez dau pasau Gabon-gaurik karakol barik!

 

Informer: Pantxike Elgezabal