• 2013
  • AMOREBIETA-ETXANO
Return

Ezti gogorra eta biguna

 

Telebistan agertzen dan “Miel de la Granja San Francisco” eztia dariola agertzen da eta guk ezagutu doguna beti izan da gogorra, koilareagaz atera behar izatekoa. Hemengoak likidoak izaten dira; mila lorea eta eukalipto-eztia likidoak dira. Kontua da, berotzen ez badira eta tratamentu termiko bat emoten ez bajako, beti gogortuko dirala. Eukaliptoa bera, lekuaren arabera, lau-bost hilabe ondo egoten da eta gero gogortzen hasten da. Sarritan, gogortzen hasten danean, irudi desbardinakin geratzen da eta askok pentsetan dabe azukerea bota deutsiela eta ez da holan. Kristalizazinoa dala-eta pasetan da hori. Plantetan gogortzen diran ezti batzuk egoten dira. “Sembrar” esaten jako horreri.

 

Informer: Valentin LLona

Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa