Bolatokiak
- 2010
- BERRIZ
Orduko bodako erropak baltzak izaten ziran. Lekukoak erropa eleganteak eroan ebazan, Mungiako modistarik onenak egin eutsazan eta. Donostian erretratuak egin eutseezan. Gizonak gabardina zuria eroan eban, zinturoiagaz. Gizonek traje grisa ipinten eben bodarako, korbata eta guzti. Jantzia eta gero abrigua eroaten zan. Abrigua bere elegantea zan, tela arraroa kuellu eleganteakaz. Antxina, nobiak ez eban lora-erramurik eroaten eta berak ez eban gauza asko eroan gura izan, larregi erexten eutsan. Halanda be, tula eroan eban.
Informer: Maria Abio
Foundations: Mungia Udala and Labayru Fundazioa