• 2014
  • BILBAO
Return

Euskerazko izena jarri eutsien

 

Primo de Riveraren diktadura garaian jaio zan, eta aldi haretan galarazota egoan euskerazko izenak ipintea. Euren etxekoek, aurrekoek, danek eukien euskerazko izena; eta aitak esaten eban berari be euskerazkoa ipini behar eutsiela. Aitak bere osabeagaz berba egin eban −osabea Bermeoko Santa Eufemiako parrokoa zan− dana konpontzeko, eta osabeak esan eutsan errazena izango zala Javier bakarrik izatea, ez Francisco. Javier euskerazko izena da eta nahikoa zala esaten eban osabeak. Orduan euskerazko izena ipini eutsien, nahi-ta jartea galarazota egoan.

 

Informer: Javier Goitia

Foundations: Bilboko Udala and Labayru Fundazioa