Kandelario-eguna
- 2016
- ARRATZU
Etxeetako ateetako bat albatea zan: gortakoa, eta ate handi bi eukazan. Portalekoak bere handiak izaten ziran. Etxe askotan erditik ebagiten diran ate horreetakoa izaten zan, behea itxita; eurena ez zan holangoa, osokoa baino. Eurena barrutik ixteko, lehenagoko giltz handia euki eben.
Eurek gortan daukie atea zarratzeko trankea ─palu bat puntan ohola daukana, eta harek ixten dau atea─. Entradakoak lehenagoko ate bi dira eta beti itxi izan dira giltzagaz. Etxean obrea egin ebenean, ate barriak ipini ebezan, eta danak dagoz sitsak janda, ez ei dira lehengoak bezalakoak; lehengoak geldi-geldi dagoz.
Informer: Felisa Atela
Foundations: Mungia Udala and Labayru Fundazioa