Behekosurako tresnak
- 2017
Euren etxea, egikeraz, erdibituta dago. Alde batean kortea behean eta sabaia goian daukaz, eta bestean ezkaratza eta gelea behean eta goian kuartuak eta kamarea. Erdian aldenik alden hormea dauka, etxea bitan bananduta balego lez. Barrutik pasoa eukan kortara eta goitik beste ate bat sabaira. Hori ate hori geletara igoteko eskilara buruan egoan eta handik sartzen ziran sabaira. Handik pasillo moduko bat egiten zan ─ze irea barruan eukiten eben eta hormaraino ez zan eroaten─, eta pasoa ixten zan komun-zuloraino. Komun-zuloa egurrezkoa zan, egurrezko zulo bat, hantxe jarrita egotekoa. Handik behera kortara sats-pilora jausten zan eta sats-piloan zuloa egiten zan eta noizbehinka satsa botaten zan zulo horretara, personearenak usain txarra daukalako. Ganaduarena diferentea da. Orduan, han ontzen zan.
Informer: Jesus Eguzkiza
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa