Arratzu herria danetik, asko hobetu da
- 2018
- ARRATZU
Dendea euki eban eta Larraganekoak eskolara Bentadesera joaten zirala ikusten eban. Etxetik kantintxuetan ekarten eben esnea beronek berotzen eutsen. Bokadilloa ekarten eben, askotan txokolatea eta ogia. Bertan geratzen ziran jaten.
Mungian, goian, ermitatxu bat dago: Santa Marina. Han ondoan bizi ziran etxaldeko neskatoei eta Belakoko batzuei bere berotzen eutsen bazkaria. Askok dendan erosten ebezan txokolatezko bokadilloak eta aste akabuan ama joaten zan pagetan. Arrastian barriro eskolara joaten ziran, eta gero etxera.
Informers: Pedro Olea and Lurdes Iturregi