Errege-egunean errentea pagetea
- 2017
- ARRATZU
Eskolara Barrankora joaten ziran. Urte bi egin ebazan eskolan, 8 urtetik 10 urtera. Gero ganaduak jagoten joan zan. Kolazinoko eskolan be urtebete egin eban. Eskolea eleizearen atzean egoan eta partikularra zan. Mutilak bakarrik egoten ziran. Barrankoko eskolan, ostera, mutilak mutiletara eta neskak nesketara ibilten ziran. Euren gurasoak ez ziran eskolara joaten larri-larri.
Barrankon lagun asko batzen ziran. 300 lagun falta dira. 42 etxe dagoz hutsik. Kolazinoa errekearen beste alderdian lotzen da. Errekearen hemendiko alderdikoak Barrankora joaten ziran. Sasoi hartan Bediakolean egoan zubia egurrezkoa zan. Gero bota egin eben, eta barria 60an eginda dago.
Informers: Juan Jose Etxebarria and Pedro Zilaurren
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Bediako Udala