• 2026
  • LEKEITIO
Return

Eskola txikiak

 

Eskola txikia izateko herrikoa, bakarra, landa inguruan dagoana eta gela bardinean adin aniztasuna egon behar da. Bi-hiru adin tarte desbardin kasuan kasukoa. Horreek dira eskola txikien ezaugarriak. Eskola txikien sarea dago eta koordinatzailea daukie. Bizkaiko sarearen kasuan ordezkariak eta arduradunak, barrikuntzakoak eta zuzendariak, hilean behin eskola txiki baten batzen dira, beste eskola batzuen errealidadea be ezagutzeko. Horrek euren arteko loturea sortzeko be balio dau, danek antzeko gauzak egiten dabezalako. Batuta indar gehiago egiteko aukera daukie eta mantendu egin behar dira, herriko nortasuna sortzen dabelako.

 

Informers: Tere Bilbao and Ainhoa Elordi