• 2012
  • MUNGIA
Return

Errekara uger egiten eta peskan

 

Errekara joateko afizino handia euki dabe. Itsasoa zer zan bere ez eben jakin. Erreka handira, Butroira, joaten ziran barrioko ume guztiak. Sakonera handiko lekuak eta gitxikoak egozan. Arrantzan be egiten eben. Orain jentea bakazinoetan kanpora joaten da, baina lehen ez egoan holangorik. Eguen Guren eta Bariku Guren moduko egunetan, errekatik urten bere ez eben egiten. Lehenengo eleizara joatea, baina, derrigorra izaten zan.

 

Author: Labayru Fundazioa

Informer: Gregorio Izarza

Foundation: Labayru Fundazioa