• 2013
  • AMOREBIETA-ETXANO
Return

Erleen leku-aldatzea

 

Daukazan erleakaz gero transhumantzia egiten dau, mobidu egiten ditu. Zazpi erlategi desbardin ditu eta uztailean hemengo eztia ataratzen dabenean, hemengo eztia kendu eta Burgos aldera joaten dira txilar-eztia hartzeko han. Hartu, erremolkean kargau eta gauez joaten dira. Erlauntzak zabalik eroaten ditu, ez ditu zarratzen. Beste persona batzuk, erlauntza zarratzeko bisagra batzuk eukiten dabez eta gauez edo egunez mobitzen dabez, baina berak hori ez dau egiten, ze erleak estresau egiten dira eta gehiago hilten dira. Gauez kargau eta gauez hara heldu ezkero, lasaiago doaz erleak. Urten egin leikie eta askoz hobeto doaz holan. Egunez, zarratuta joan beharko leuke, ze ostean, erlauntzatik kanpora urtengo leukie eta gehienak bidean geratuko litzatekez, laurenak be ez litzatekez helduko.

 

Informer: Valentin LLona

Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa

Related Videos