Erlategien kokalekua 2
- 2013
- AMOREBIETA-ETXANO
Erleek lorearen nektarra jaten dabe. Baina urtea oso sikua bada, udazkena heltzen da eta udazkenean ez badaukie janaririk negua pasetako, ezin dabe bizi; orduan, lagundu egin behar jake. Esate baterako, azukerea urakin nahastauta: ura berotu eta azukerea ondo urtu. Hori izan leiteke aukera bat. Beste batzuk izan leitekez glukosak, alimentazinoan erabilten diran glukosak. Holango gauzakin laguntzen da pixka bat.
Informer: Valentin LLona
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa