Benigna joskileagaz ikasten
- 2011
- BEDIA
Ganeko koadruak askoz txikiagoak dira eta atzera-aurrera ibilten diranez, golperik hartu ez dagien, txapazko pieza bat eukiten dabe. Separadore batzuk izaten dira tarte batzuekin eta han geratzen dira koadruak. Panalak esateko “zaparrak” berbea ez jako ezagun egiten lekukoari. Lehenago, kutxillo bategaz alanbrea egoten zan eskiñatik moztu eta zati horreek lapiko edo balde batera botaten ziran eta gero handik zulodun tela bategaz estutu, filtretako, eta holan ateraten zan. Sukaldean, tenperatura ona egoten zanez, eskegita eukiten eben, balde bat jarri azpian eta eztia ateraten zan. Eta gero estutu, eta prentsau egiten zan apur bat, gehiago aterateko.
Informer: Valentin LLona
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa