Umeen beharrak
- 2010
- BERRIZ
Eskolara goiz eta arrasti joaten ziran, eta, sarritan, gauzak ondo egin ezean-edo, kastigauta ixten ebazan maistreak bazkari barik. Maistrea zorrotza zan, baten. Dana erderaz egiten eben.
Miren Edurne izenagaz bateauta dago, baina maistreak Maria Nieves ipini eutsan; izena be kendu egin eutsan. Euskaraz egitea galazota egoan, eta erderea ondo ez ekienez, kobrau egiten eben.
Informer: Miren Monasterio