Txuletak teila gainean erre
- 2013
- BERRIZ
Itsasoan errekak ikusi ezkero, itsasoan errekak… kasurako, euri handiak egingo badauz jakiteko, errekak badaukaz ez dau euri handirik egingo. Egin egin lei, baina euri handirik ez.
Gauza asko dauz denporea igarteko. Tenporak izaten dira eguazten, eguen eta barikuan. Barikuan ez da izan tenporarik inoiz. Horreek hiru hilebeterako izaten dira. Eta horreetan hiru egunetan akabuko zapatuan gaueko hamabietan haizea nondik dabilen ikusita, hareek hiru hilebeteetan haizea handik ibiliko da. Jeneralean, azartetan dabe, bastante ondo azartetan dabe, gainera.
Iretargia bere bai. Iretargia euritan jaio bada, jeneralean, harik eta iretargi betera arte euria egingo dau.
Informer: Agustin Barandiaran
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Maruriko udala