Sanlorentzoetan eskota
- 2012
- MUNGIA
Tormentia datorrenean egin behar deutsazu itsasoari, norberak gura dauan moduan barik, itsasoak dinoan moduan joan behar da; beragaz batera, berari amore emoten, amore emoten... Portua hur egon ezkero, hurrena portura joatea da. Sarritan jakiten zan masomenos noiz etorren tormentie eta nondik etorren. Orain erradioak emoten dau partea. Antxina gizon zaharrek jakiten eben lainoakaz, baltzuneakaz, eguzkia gorri sartuta edo, haize herrikoa dagoan ikusi… Euren ideiak eukiten ebezan. Lekukoak eurei entzunda dakiz horreek.
Informer: Felipe Iriarte
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa