Sextanteagaz arrantzan
- 2012
- BERMEO
Euskerea gitxi entzuten zan, baina, dana dala, persona batzuk bere euskalduntasunean aparteko eragina izan dabe. Lehenengoa Doña Aurora de Oleaga maistrea izan zan; eurentzat Señorita Aurora. Maistrea solterea zan. Ciudad Jardínen bertan egoan haurreskolan izan zan bere maistrea, parrokiaren lokal batzuetan. Han danak egozan nahastauta; berak ondoko pupitrean guardia zibilen semeak izan dauz. Ez daki Doña Aurorak politika aldetik ze pentsakera izango eban; suposatzen dau erregimen zalea izango zala, ze epoka haretan postu horreek esku horreetan egozan. Baina, dana dala, euskalduna zan eta euskaltzaletasun handia eukan. Maistreak asko lagundu eutsan erderearen arauak-eta ondo ikasten. Lehenengo euskerazko kantak, etxean ikasitakoetatik at, haregaz ikasi ebezan. Sagarra manzana, ikatza carbón, mujer andrea eta hombre gizon kantea ez ekien han egozan gehienek. Hori eskolan ikasi eben. Oso inportantea izan zan persona hau berarentzat.
Informer: Xabier Eskauriatza
Foundations: Bilboko Udala and Labayru Fundazioa