Behia erastea
- 2014
- ZAMUDIO
Etxe batzuetan eguerdian eta afalorduan familia osoa alkartzeko ohiturea egoan. Antxinako denporetan bakotxak bere lekua izaten eban mahaian, baina danak jaten eben kazuela edo galdarila beretik. Geroago hasi ziran bakotxa bere plateretik jaten.
Galdarilaren hondarra txandaka jaten eben neba-arreben artean, danen gustukoa zan eta. Esnearen bitsa be estimadu eukien, meriendetan ogi ganean ipini eta azukera apur bat botata jaten eben.
Informers: Hilario Alkorta and Matilde Alkorta
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Berrizko udala