Herriko eskolan ikasi eban lehenengo, gero ikastetxe baten hamazazpi urtera arte eta hurrengo injineruetan sartu zan. Ikasketak amaitu ebazanean, aita gaixorik plantau zan eta negozioaren barri ikasteko esan eutsien. Hemeretzi urtegaz etorri zan etxera, hogeta bategaz soldadutzara joan eta bueltan ezkondu zan. Handik eta urtebetera aita hil egin zan. Hogeta bost urte eukazala hartu eban negozioaren ardurea berak.
Informer: Juan Jose Malaxetxebarria