• 2014
  • ZAMUDIO
Return

Behia ernari egotea eta erditzea

 

Behiak bederatzi hilebete egiten ditu ernari; bederatzi hilebete garrenean egiten dau txahala. Ernari badago, bost-sei hilebetegaz esnea eskasten hasten jako eta mejoretan hasten da apur bat. Tripan ikututa be txahala topau egiten jako. Geldiro-geldiro sikatu egiten da, eta atzenean, zazpi hilebetegaz-edo, antzutu egiten da, geroko errape ona atera daian.

Partoa normalean ondo joaten zan. Baegozan atzez etorten ziranak edo atzeko hanka bat aurrekoagaz etorten zan inoiz. Orduan beterinarioari abisau behar jakon. Normalean ez jakon beterinarioari abisetan, baina txarto baetorren edo behia luzaro baebilen bueltaka egin ezinik, beterinarioari abisau behar izaten jakon.

 

Informer: Daniel Leguina

Foundations: Zamudioko Udala and Labayru Fundazioa