Behar-baldintzak: 10 orduko lanaldiak
- Services
- 2023
- BERRIZ
Bedar-metea egiteko, lehenengo eta behin meta-egurra sartzen zan lurrean. Metearen azpikaldean, bedarra ezotasunetik babesteko, egurra ipinten zan. Hauxe berau erripa handia egoanean be egiten zan, basea nibeletako. Gero bat meta ganean paretan zan, eta behean egoanak emoten eutson bedarra meta-egurraren inguruan, lauhortzagaz plegau-plegau eginda ipinteko.
Berritxu, Markina, Motriku eta Saturraren inguruan erripa itzelak dagoz, eta gizonezko batek metearen azpian lo egiteko moduko lekuak egozan, leorpean.
Berrizko etxe batzuetan ez dabe sekula metarik egin, sabaian gorde dabe beti bedar sikua.
Informers: Justa Oregi and Crispin Arregi
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Berrizko udala