Belendizko jaiak
- 2018
- ARRATZU
Aitak eta amak baserriko beharrak egiten ebezan. Etxerako jeneroa koiuten eben: gari denporan garia; arto denporan artoa; eta negurako ganaduari emoteko, naboa eta erremolatxea. Artoa-eta maiatzean ereiten ziran eta garia udagoienean. Garia joteko, jeneralean, Nabarnizera makinea etorten zan garaua aterateko. Barriotik barriora, etxerik etxe, ibilten zan. Behin edo behin baten batzuk eskuz be joten eben harrian; baina, eurenean motorrean joten eben.
Informer: Basilisa Zabalgojeaskoa
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa