Domeka arratsaldeetan funtzinoa
- 2016
- ARRATZU
Basaratoste oraintsu arte egin izan dabe. Karnabalen aurreko domekan izaten da. Orduan basora joaten ziran, su bat egin eta txorizoak erreten ebezan. Ogia edo taloa eroaten zan. Txorizoak erre eta bokadilloak jaten ziran. Tortilla bat bere egiten eben gura ezkero. Hantxe, suaren bueltan, egoten ziran koplak kontetan. Solo eskina batera joaten ziran. Basaratosteetan basoak su hartu eta larri ibilten zan jentea; eurek albokalde baten egiten eben.
Informer: Mari Ugarte
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Maruriko udala