• 2014
  • GERNIKA-LUMO
Return

Australiara barkuz egindako biajea

 

Gerraostean, aita Gernikako Astran ibili zan beharrean eta ama etxean. Situazinoa oindino hobetu barik egoan, eta urtetako oportunidade ona zala pentsau eben. Urte bi arinago barku bat joan zan solteroak ziranakaz, eta gero, handik urte bira Australiako Gobernuak familia gazteak umeakin eskatu ebazan. Barkuan eroan ebezan. Abenduan urten eben eta hile bat tardau eben ailegetan. 1960an ailegau ziran.

Biajean larri joan ziran. Orduan ikusi eban lehenengo aldiz piszinea; ez zan oraingoen moduko modernoa, baina piszinatxua euki eban. Itsasoan, lantzean behin, delfinen bat ikusten eben. Sentidu eban larritasunagaz gehiago akordetan da. Gutxi egoten ziran kanpoan, eta Afrika pasakeran, denporalak be pasau ebezan. Txikiak izan ziran, eta gurasoak beti egoten ziran nondik ebilzan jagoten.

 

Informer: Lurdes San Severino

Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa