• 2014
  • ATXONDO
Return

Atartearen erabilerea

 

Ora-mahaia edo ero-mahaia hantxe atartean egoten zan freskotxoago egoten zalako. Erremintak eskegiteko taket bat be egoten zan urkila bitan, kodainea, atxurra eta traste guztiak eskegiteko. Txarria hilteko mahaia be han egoan. Holako mahai gogorto luzanga bat. Mahai arraro bat zan, han ez eben jaten ze bajutoa zan. Aldenik alden ohol lodi bat eta hanka gogorrak eukazan eta han hilten eben txarria. Atartetik kanpora ateraten zan, hara botaten zan txarria okozpetik helduta, eta han eusten eutsien. Jente gehiago batzen zanean etxean, jaietan, gabonetan eta holangoetan, inoiz atartean jarri izan dabe mahaia. Ohol batzuk jarrita beteten eben mahaia zelan edo halan. Ganetik izarak edo dana dalakoak bota eta disimuletan zan. Atartean leku gehiago egoan.

 

Informer: Jesus Eguzkiza

Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa