Arria errekearen berezitasunak
- 2016
- BERRIZ
Arrainak bere sasoia eukiten dau. Antxobea esaterako, lehen goizago etorten zan baina otsail erditik gora ekain erdira arte egoten da. Atuna, ekain erditik azaroan sanmartinetara arte. Txitxarroa, papardoa-eta, abendu erditik gora, urtarrila-otsaila. Papardotan bapor asko, markauak, Aviles aldera joaten ziran urtean-urtean erregenak pasauta gero. Hile eta erdiko kanpainea egiten eben aratusteetara arte. Sanmartinetan, aratusteetan, sanpedroetan eta andramarietan etxean egon behar izaten eben derrigorrez.
Informer: Maria Uriondo
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa