• 2017
  • ARRATZU
Return

Antoni, Antoni, zure ondoan nago ni

 

Antoni! Antoni! Zure atean nago ni. Ai, Anton! Ai, Anton! Ate ondoan, hor konpon. Hormatxoriak negu gorrian ez du atsegin elurra: zerua goibel, kabia hotza eta janari gabe lurra. Ai, maite, nire bihotzak duen zure hotzaren beldurra! Biontzat kabi bat berotzeko bilduko nuke egurra. Antoni! Antoni!... Enarak ez du behin egindako kabirik inoiz aldatzen: urtero beti kabi haretan umeak ditu bazkatzen. Baina zu, Anton, enara txarra zaitut niretzat bilatzen; jai bakoitzean neska berria ikusten zaitut maitatzen. Antoni! Antoni!...

 

Informer: Mari Angeles Zenigaonaindia