Tabikeak zelan egin
- 2011
- BEDIA
Abitua hartzea sotanea hartzea da. Nobiziaduaren ostean botoak egiten dira. Botoak egiteko lehenengo prestakuntza egin behar da. Hori nobiziadua da. Abituak sartu orduan hartzen dira. Nobiziaduan erakusten dabe zer dan Klaretearra izatea. Gero botoak egin behar dira: pobreziakoa, obedientziakoa eta kastidadekoa. Horreek gauzaorreek zer diran azaltzen deutsee. Gero norberak ikusten dau gai dan eta pozik dagoan. Hori pruebea egin eta gero, informea emoten deutse bertako zuzendariak. Berak esaten dau personea aurrera joateko moduan dagoan, ondo portau dan. Orduan emoten deutse baimena botoak egiteko. Azkenekoz, botoak egiten dira. Holan amaitzen da nobiziadua, botoak eginda.
Informer: Klaudio Barroeta
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa