Ikatza egiteko prozesua 1
- 2013
- BERRIZ
16 bider izan da Euskadiko txapeldun harri txikiakin: 75 kilokoa,150eko kubikoa tartean, 188ko errektangularra Gernikan, 138ko zilindro zaharra eta 113ko Kabrer/jasen harri-bolea. Kabrer/jas istripuren baten hil egin zala dino. Arraroa ei zan 113ko bolea eukitea, eta harexek euki eta itxi egin eutsan. Bera gelditu zan laugarren, Zelai lehenengo, bigarren Goenatxo… Harri txikiak eta handiak bereiztu egin ebezan. Baterako txapelketa bat eta besterako beste bat. Harri handietara joan zan birritan, eta bietan gelditu zan bigarren bera eta Goenatxo lehenengo.
Informer: Jose Antonio Gisasola "Zelai"