• 2010
  • BERRIZ
Atzera

Zezinea

 

Etxean hilten zan ganaduaren okeleagaz zezinea egiten zan. Lekukoaren etxean gaur egun be egiten dabe hondino.

Izterraren okelea erabilten dabe horretarako. Zati handi bat hartu, ontzi baten sartu, gatzagaz tapau, eta gaur egun hozkailuan sartzen dabe. Holan eukiten dabe hamabost egunetan.

Gero atera egiten da, uretan beratzen ipini gatza kentzeko, eta sikatu egiten da. Ondoren piper-okela, orio eta berakatzagaz egindako nahasteagaz untetan dabe eta pisua ipinten jako ganean, okelea zapaldu daiten, zapal-zapal gerau daiten. Era horretara errazago ebagiten dira zatiak. Hori eginda ostean, luzaroan eskegita eukiten dabe, jateko ordua heldu artean.

 

Barriemoilea: Juanita Bastida

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Berrizko udala